2011/06/15

Uribarriko I. Gazte Eguna

Joan dan zapatuan I. Gazte Eguna ospatu gendun auzoan. Gure asmoa auzoko gazteon arteko harremanak sendotzea zan jai egun xume baten bitartez. Egitarau oparoa izan gendun, goizean, zanko eta batukada tailer arrakastatsuak izan ostean, pasta lehiaketarako martxan ipini
ginan eta bazkaria giro alaitsuan izan zan. Ondoren auzotik zehar ginkana-poteo musikatua egin gendun bertan kuadrilen arteko jolas ezberdinak burutuz. Eguna amaitzeko Frenetik taldearen eskutik kontzertua izan zan baita Reggae Dj-a ere, zeinek erritmo lasaian gaua amaitzeko giro paregabea sortu eban, tartean Dj-ak baseak ipintzen ebazan bitartean auzoko raperoak ere animatu egin ziran.
Lehenengo Gazte Eguna izan arren, gure nahiak asetu dira eta honek gogotsu itzi gaitu gehiago antolatzeko.

URIBARRI AUZOA SARETZEN HASI DA!!

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario